Langue   

Gaua

Xabier Lete
Langue: basque


Xabier Lete


Ai, gaua,
Zer dezu,
Zer dezu
Isiltasunean?

Triste jartzen dezu bihotza.
Ilutzen diguzu gogoa.
Bakardadean
haizeak negar egiten du,
itsasoa mutu gelditzen da
zu etortzean,

Ai, gaua,
Zer dezu,
Zer dezu
Isiltasunean?

Zuk oroiarazten nauzu
gu bizi geran mundu hau ere
iluna dala.
Bildur gorroto gaiztakeri
Ta injustizi triste asko
Bai badirala,

Ai, gaua,
Zer dezu,
Zer dezu
Isiltasunean?

Bainan gauez amets egiten det
bihar goizez mundua hobea izango dala,
gizonen gau beltzean pake itxaropen

ta maitasun berri bat
piztuko dirala,
gizonen gau beltzean
pake piztuko dala,
gauean, isilean,
argiaren promesa
bihar goizean
gauean isil-isilean
argiaren promesa
gizonen gau beltzean.



Page principale CCG

indiquer les éventuelles erreurs dans les textes ou dans les commentaires antiwarsongs@gmail.com




hosted by inventati.org