Lingua   

Soldaduzkarik ez!

Betagarri
Lingua: Basco


Betagarri


Ez zait gustatzen soldaduzka,
ez zaizkit gustatzen militarrak.
Nahiago dut Hare-Krisnan sartu
mundu honetatik ihes egiteko.
hiltzen ba dira ez zait axola
ez eta ere erregea hiltzen ba da.
Non dago gazte zure ausardia?
ez utzi hantxe zure izerdia.
Borrokatu, bai noski!
espainian soldaduzka ez egiteagatik.
intsumisioa orain eta beti,
mundu osoan hala bedi!

Zenbat eta gehiago formatu,
are eta gehiago zoratzen naiz.
Orduan zertarako joan?
Galdetzen diot nere buruari.
Soldaduzka, ejerzitoa bezala,
apurtu egin behar dira.
Gorroto dut soldaduzka!
Gorroto ditut militarrak!
Gorroto dut soldaduzka!
Gorroto ditut militarrak!



Pagina principale CCG

Segnalate eventuali errori nei testi o nei commenti a antiwarsongs@gmail.com




hosted by inventati.org