Lingua   

Gerra

Ken Zazpi
Lingua: Basco


Ti può interessare anche...

Agur Agur
(anonimo)
Vietnam 1970
(Imanol)
Oihu-loreak
(Ken Zazpi)


2015
Phoenicoperus
Phoenicoperus
Bizi zinen etxean sasiaz gain
Aihen-belarra hazi da,
atariko enaren habiraino
oharkabean iritsi da.
Gerra.
Zenbat aldiz moztuko dut sasia
fusilak hoztu aurretik,
zenbat aldiz oroituko zaitut
enarak itzuli aurretik.
Gerra.
Enarak udan bezala
gerra beti bueltatzen da,
gugan egin zuen habira
gerra beti bueltatzen da.
Ez nazazu traidoretzat hartu
une batez ahazten bazaitut;
barka ezazue, gerra seme-alabok,
inoiz pozez kantatzen badut.
Gerra.
Enarak udan bezala
gerra beti bueltatzen da,
gugan egin zuen habira
gerra beti bueltatzen da.

inviata da Dq82 - 12/2/2019 - 10:48



Pagina principale CCG

Segnalate eventuali errori nei testi o nei commenti a antiwarsongs@gmail.com




hosted by inventati.org